BEZ-A: ZURE OSASUNA, ZURE KONPROMISOA
BEZ-A: Zure Osasuna, Zure Konpromisoa kanpainak zerga-ordainketaren inguruko ikuspegia aldatzea du helburu, kontzeptu nagusi baten inguruan eraikita: ordaintzen dugun BEZa ez dela diru-galera bat, gure osasunean eta ongizatean egindako inbertsio zuzena baizik. Proiektu honek erantzukizun fiskala gizarte-konpromiso gisa aurkezten du, zergen bidez lortzen dugun ongizatea eta herritarren arteko elkartasuna azpimarratuz.
Diseinuari dagokionez, eguneroko erosketa-ticket baten metafora bisuala erabili dut mezuaren muina helarazteko. Ticketak "0€"-ko kostua markatzen du Osakidetzako zerbitzuetan, herritarrari gogorarazteko zerbitzu horien atzean aurretik egindako ekarpen fiskala dagoela. Estetika minimalista eta fondo gorriaren arteko kontrasteak arreta guztia testuan jartzen du, zerga bakoitza osasun-sistema publikoa mantentzeko ezinbesteko pieza dela modu ulergarri eta grafikoan adieraziz.

